2014/01/19

TOKIKO GARAPENARI BURUZKO SOLASALDIAK PUBLIKO ARRAKASTA ETA EDUKI INTERESGARRIAK IZAN ZITUEN



TOKIKO GARAPENARI BURUZKO SOLASALDIAK PUBLIKO ARRAKASTA ETA EDUKI INTERESGARRIAK IZAN ZITUEN

Larunbat goizean Elizondon tokiko garapenari buruz egin zen solasaldian, Jaime Izquierdo Vallinak -lurralde garapenean adituak-, landa eremuen garapen iraunkorrari buruzko gogoetak plazaratu zituen. Arizkuneneako sabaia bete zuten 140 lagunen aitzinean bere ikuspegiaren oinarriak aletu zituen, hau da, tokiko garapena eta inguruaren babesa jarduera komun batean nola uztartu. Izquierdoren mintzaldia hasi aitzinean Jakoba Errekondok –tokiko garapenean esperientzia handiko bertze aditu batek- Jaimeren aurkezpena egin zuen. Modu horretan ordu eta erdiko azalpenean, XXI. mendean tokiko garapen proposamen adostu bat nola eraiki gaiaren inguruan aritu zen. Horretarako lurralde garapen prozesuak sustatzeko dauden oinarrizko aldagaiak aletu zituen: tokiko harreman sarea, enpresa sistema, bizitasun kulturala… eta horien arteko elkarekintza eskema proposatu zuen: elkarlanean ari den tokiko enpresen sistema, bertako komunitatea eta gobernantza eredua eta merkatua. Betiere, puntu horretarat iritsi baino lehen Izquierdok bertze hainbat kontu zehaztu zituen. Hasteko, izan ginena, garena, izan nahi duguna eta izan nahi dugun hori nola eginen dugun finkatzea beharrezkoa dela. Modu berean zibilizazio postindustrial baterako prestatuz etorkizuneko jarrerak eta joerak azaldu zituen. Halaber, ekonomia iraunkorra sustatzeko jarduera eremuen berri eman zuen eta landa eremuan ekonomia sustapena eta ikuspegi ekologikoa garatzeko arlo nagusiak azaldu: nekazaritza postindustriala, ekonomiaren dibertsifikazioa, bizitza kalitatea eta ongizate soziala, energia berriztagarrien ekoizpena, lurraldearen zaintza, turismoa eta aisialdi jarduera… Bertzalde, landa eremuek ezagututako krisi demografikoak ere hizpide izan zituen, hiriaren eta landa eremuaren arteko harremanak eta biodibertsitatearen eta baserri kulturaren arteko harremanak.


Galdera-erantzunen txandan eztabaida interesgarria piztu zen eta publikoak proposatutakoari erantzunez Izquierdko eta Errekondok hainbat kontu proposatu zituzten: tokiko eredu agroekologiko historikoa zehaztu beharra dagoela, horren arabera garatu daitezkeen jarduera ekonomiko berriak zein izan daitezkeen zehazteko, ausardia behar dela, eztabaida bulkatu beharra dagoela eta horretarako espazio-irekien dinamikak interesagarriak direla eta, tokiko nekazal eredu bat ere finkatu beharra dagoela.

Solasaldiaren antolaketan Baztango gizarte, ekonomia, kultura eta hezkuntza arloko hainbat elkartek parte hartu zuten: EHNE, Erdiz Bizirik, Elizondoko lanbide eskola, Hiruak Bat landetxeen elkartea, Baztandarren Biltzarra, Jo ala Jo, Barraskiloak kontsumo elkartea eta Bidasoaldeko hazien sarea. Cederna-Garalurrek eta Baztango Udalak saioa babestu zuten.






2013/11/14



DATU EKONOMIKOEK ERDIZEKO KOMUNALAREN GARRANTZI ESTRATEGIKOA AZPIMARRATZEN DUTE.

Erdiz Bizirik taldeak Erdizeko bazkaleku komunalak Baztango ekonomia errealean duen garrantzia azpimarratu nahi du eta, horretarako, Baztango egitura ekonomikoari buruz azken aldian argitaratu diren datuak aipatu nahi ditu.

Hasteko, aurtengo Erdizeko bazkalekuaren erabilera datuek aipatzen dutenez, bazkalekua inoiz baino baserritar gehiagok erabili dute, denera 100 baserritarrek hain zuzen. Horrela, aurten guztira 500 behi buru pasa, 162 zaldi-behor buru eta 836 ardi buru alatu dira Erdizen. Datuek ez dute zalantzarako tarterik uzten, Erdizeko bazkaleku komunala Baztango nekazariendako behar-beharrezkoa da eta sektore ekomiko estrategiko horren oinarrizko baliabidea da.

Hori erranik, aurtengo turismoari buruzko datuak ere aipatzekoak dira. Baztango turismo bulegoak inoiz baino turista gehiago erregistratu ditu, %28 gehiago Uztailan eta %94 gehiago Abuztuan. Baztanenerat etortzen diren turistak Baztango inguruaz gozatzera heldu dira, Baztango kultura paisaiaz. Nekazariek eraiki dute nortasun eta erakarpen bereziko kultura paisaia hori, Baztanen estrategikoa den turismo sektorearen -landetxeak, jatetxeak, errotak, abentura kirolak…- bizkarrezurra dena.

Bertzalde, joan den urriko Elizondoko feriek aspaldian izandako erantzunik jendetsuena aipatu beharra dago. Alde batetik Elizondoko Herriak nekazariekin azkeneko bortz urteetan egindako lanari esker merkatuko plazak zuen irudi ederra, eta, bertzetik EAEn besta eguna izanik ehunka jendek Elizondorat etortzeko egin zuten aukera. Halaber, azaroaren hasieran egindako Kirikoketa bestak ere sagardogintzak  sektore produktibo moduan Baztanen duen ahalmena erakutsi zuen eta, horrekin bat, sagardogintzaren kulturak turistak erakartzeko duen ahalmena ere bai. Halaber, irailean egindako behi-azienda pirenaikoen feriak sektore honen garrantzia nabarmen uzten du.

Datu hauek guztiek erakusten duten moduan Baztanen eragin handia duen errealitate ekonomiko konplexu eta garrantzitsua dago. Bertako ohiko jarduerek, ondare komunalak eta jende aunitzen lanak eraikitakoa eta, azkeneko urteetan gorabidean ari dena. Horren baitan Erdizeko bazkaleku komunala dago. Hala, Magnaren Erdizeko proiektuak eta Baztango Garapenerako Elkarteak horri ematen dion babesak, ekonomia egitura hori guztia mehatxatzen du.

Azkenik  hamaikagarren aldiz Erdiz Aldude Mendi izeneko Babes Bereziko Eremuan dagoela oroitarazi nahi dugu eta Europako legediak bertan harrobia egitea debekatzen duela.



LA IMPORTANCIA ESTRATEGICA DE ERDIZ AVALADA UNA VEZ MAS POR LOS DATOS ECONOMICOS

Desde la Asociación Erdiz Bizirik queremos resaltar, al hilo de los últimos datos sobre la estructura económica del valle, la importancia que tiene el pastizal comunal de Erdiz para Baztan.

Para empezar, de acuerdo con los datos recientemente publicados por el ayuntamiento de Baztan, este año el número de baserritarras que ha utilizado Erdiz ha ascendido hasta llegar al centenar. Esto se ha reflejado en que 500 cabezas de vacuno, 162 yeguas y 836 ovejas han pastado en Erdiz. Los datos no dejan margen para interpretaciones; el pastizal comunal de Erdiz es un recurso básico para los ganaderos de Baztan y da soporte a este sector estratégico para el valle.

Dicho esto, cabe destacar los datos sobre afluencia de turistas registrados este año, datos que apuntan a un notable incremento de estos -28% más en julio y 94% en agosto-. El perfil de los turistas es el de aquellos que vienen a disfrutar de un entorno con identidad, de un paisaje cultural. Precisamente los baserritarras, de forma principal, son los que han construido ese pasaisaje cultural tan atractivo y con una identidad tan marcada. Lo cual hace de los baserritarras y el pasaisaje cultural que han creado, los principales sostenes del sector turístico de Baztan; otro sector de indudable valor estratégico.

Por otro lado, el éxito de participación y afluencia de la última feria de octubre de Elizondo es otro dato a tener en cuenta. Gracias al esfuerzo del pueblo de Elizondo y de los baserritarras realizado los últimos años, la plaza del mercado mostraba una imagen espectacular de la cabaña baztandarra. A su vez, aprovechando el día de festividad en la CAV innumerables visitantes no habituales acudieron a la cita de Elizondo, reflejo del atractivo que tiene el valle. Del mismo modo, la Kirikoketa Besta celebrada a comienzos de noviembre es un claro exponente de la potencialidad del sector sidrero en el valle y de la capacidad que la cultura asociada a esta tiene para atraer a curiosos. Finalmente, la feria de ganado pirenaico celebrada en septiembre es otro ejemplo de la importancia del sector.

Todos estos datos describen una economía real, compleja y muy importante para el valle. Basada en actividades tradicionales, en el patrimonio comunal y el esfuerzo anónimo de infinidad de gente. Esta economía real, emergente y base para el impulso de todo un modelo socioeconómico renovado y de carácter endógeno, está amenazado por la mina a cielo abierto de Magna en Erdiz y por la Asociación para el Desarrollo de Baztan que le da cobertura.

Por último, recordar que Erdiz está enclavado en la Zona de Especial Protección de Aldude Mendi. Entorno protegido por la legislación Europea que impide de forma expresa las actividades destructivas en estos lugares.