2014/06/10

Harrobi eta meategiak: gutxi batzuen aberastasuna, gehienon arazoa

Harrobi eta meategiak: gutxi batzuen aberastasuna, gehienon arazoa

Artikulu hau irakurtzeko aurreikusitako denbora: 
 4,5 min.
Nafarroako harrobi eta meategiaren txostenaren azalaNafarroako harrobi eta meategi batzuen proiektuari buruzko txostena aurkezten dugu hemen. Txostena, Nafarroan aurreikusten diren edo egiten ari diren harrobi eta meategi proiektuen eraginpean dauden pertsona, erakunde eta kolektiboek 2014ko otsailaren 8an egindako topaketaren emaitza da. Dokumentua ez da zehatza eta bederatzi kasuren fitxak jasotzen ditu: OskiaAltsasuAldatzZangoza eta Erreniegako potasak,ZilbetiMendiaundiErdizSalinas de Oro eta AritzuTxostena PDF formatuan (1,5 Mb) eta liburu elektronikoendako EPUB formatuan (1,1 Mb) irakurri dezakezu osoz. Eta hemendik aurrera bere aurkezpena eta ondorioen kapituluak dituzu:
Harrobi eta meategiak: gutxi batzuen aberastasuna, gehienon arazoa
Nafarroako meategien proiektu eta ustiapenetara hurbilketa
Aurkezpena
Txosten hau, Nafarroan aurreikusten diren edo egiten ari diren harrobi eta meategi proiektuen eraginpean dauden pertsona, erakunde eta kolektiboek2014ko otsailaren 8an egindako topaketaren emaitza da. Bilkura Lekunberrin egin zen eta 28 pertsonek hartu zuten parte.
Topaketaren argazkia
Dokumentua ez da zehatza eta bederatzi kasuren fitxak baino ez ditu jasotzen (fitxak osoko dokumentuan ikusi daitezke). Horietako batean,lehengoratze plana garatzen ari dira, nahiz eta datuek ezkutuko ustiapena dela pentsarazten diguten. Beste batzuetan luzapenak, handiagotzeak edo berreraikitzeak mahaigaineratzen dira. Kasurik onenean, makro meategien irekiera baldintzatzea edo behin behinean gelditzea lortu da.
Topaketan, Olazagutia/Olazti (kareharria), Ultzamako Eltzaburu (AHTrako ofita), Basaburuako Igoa (kareharria), Tiebas (Alaiz mendizerrako meategiak) edo herri ekimenei esker aurrera egin ez zuten Leitzako proiektua bezalako kasuez ere hitz egin zen.
Txosten honetan haustura hidraulikoa edo frackinga erabiliaz eskisto gasa edo arbel gasa ateratzeko proiektuek sortzen duten arazoa ez da sartu. Gai honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, proiektu hauen aurkako Nafarroako web orrira igortzen zaitugu:http://navarraantifracking.blogspot.com.es/
Dokumentuaren bukaeran, inposaketa hauei aurre egiteko agertu ziren ideietako batzuk bildu ditugu, bai eta sostengu helegiteei erreferentzia labur batzuk ere.
Azkenik, aipaturiko topaketan parte hartu zuten talde eta pertsonei edota beraien ekarpenekin txosten hau posible egin duten guztiei, eskerrik asko.
Lekunberri, 2014ko ekaina
Zer egin? Azken eztabaidaren ondorioak
Jendarte mailan:
  • Bertako bizilagunok gure eskubideen defentsan iniziatiba lehenbailehen hartzea, sustatzaileak proiektua asko aurreratu eta garatu baino lehen, eta kanpoko inor etorri eta lagunduko gaituen zain egon gabe.
  • Bertako garapen aukera eraikitzaileak proposatu, zentzu positiboan, lurraldearen defentsa soilean geratu gabe (“Ezaren plataforma” soila izan gabe). Harrobi eta meategi erraldoiek eraginda bizi garenok nahi dugunaren inguruko berezko ikuspegia daukagu, guretzat eta gure seme alabentzat nahi dugunaren ingurukoa. Gure inguruaren garapen ekonomikoa eta soziala nolakoa izatea nahi dugun marraztuko duten etorkizuneko egoerak definitu. Horregatik gure mezu propioa egituratu eta landu behar dugu.
  • Gatazka hauetan borroka gakoetako bat informazioan datza, arazoa sustatzen duten faktoreen eta beronen osagaien zabaltzean. Horretan datza bertako hedabideekin lan egin ahal izatearen garrantzia, bai eta alkate eta zinegotzien jarrera publikoekin ere (“aginpide” argumentua).
Maila hurbilenean, kontzeju eta udalekin:
  • Edozein bizilagunek eska diezaioke udalari, eman dituen esplotazioetan irregulartasunik ba ote den egiazta dezala. Udaletxeak jaramonik egiten ez badigu, irregulartasun zantzuak baleude, auzitan has daiteke…
  • Udalek esplotazio hauen garapena behatu dezakete eta hala egin behar dute, gauzatzaileek ezarritako arau guztiak bete ditzaten. Bizilagun izanik, antzematen ditugun irregulartasun guztien berri eman diezaiekegu, eta behar izanez gero, zinegotziak, alkateak eta idazkariak estutu, legea betearaz dezaten.
  • Gauzatzaile edo enpresaren bat baimenik gabeko prospekzioren bat egiten ari dela konturatzekotan edo horren susmoa izatekotan:
  • Bigarren mailako arautegia medio, udalek meatze esplotazioak nolakoak izatea nahi duten arautzeko eskumena dute (arautegi komunitarioen, estatalen eta autonomikoen esparruan). Ikus Larraungo adibide hau, non lehergaiak zartatzea galarazten diren, esplotazioa gehienezko 250.000m³ ko bolumenean ezartzen den eta jendeguneekiko distantzia minimo batzuk ezartzen diren.
  • Interesgarria litzateke kontzeju, udal edo bertako elkarteek beraien inguruko ikerketa baimenak eskatzeko aukera aztertzea, hauek blindatzearren. Hori egin ahal izateko bete beharreko baldintzak zeintzuk diren ikusi beharko litzateke.
  • Harrobien esplotazioa hobetzearren, udalak harrobien jabe, sustatzaile eta kudeatzaile izan daitezela proposatzen da, eta esplotazioa enpresei azpikontrata diezaiela, baina lurraren edo eta lur azpiaren esplotazioaren kontrol publikoa mantenduz.
  • Kontzeju eta udalen eginbeharrak murrizten dituzten arautegi berrien garrantziaz ere ohartarazten da.
Administrazioarekin (autonomikoa eta estatala):
  • Arduratzen gaituen gaiaren ardura hartua duen administrazioko teknikariekin zuzenean komunikatzea baliagarria izan daiteke. Kontaktu datu publikoak dituzten funtzionarioak dira. Honela eginez, guri ematea behartuta dauden informazioa zuzenean eskuratzeko aurkera izango dugu. Eskariak beti idatzizkoak izan behar dira eta komenigarria da ere eskakizuna beti pertsona berdinak egitea.
  • Hala ere, administrazioko teknikariei informatzea batzuetan kaltegarria izan daiteke, izan ere aurreko kasu batzuetan ez dute lagundu eta, bestalde, emandako informazioa modu desegokian erabili dezakete.
  • Administrazioari zuzentzean, kontuan har gaitzaten eta kudeaketa eraginkorra izan dadin garrantzitsua da:
  • Gaia ezin hobeki ezagutzea eta gauzak oinarri teknikoaz adieraztea, informaziorik garrantzitsuena soilik eskainiz, gerora bilatzen gabiltzana lortzeko. Aldez aurretik lortu nahi dena argi eta garbi edukitzea garrantzizkoa da. Horretarako gure helburuak gainerako pertsona eta taldeekin zehaztea komenigarria da, hala bakarkako lanetan gal daitekeen denbora eta indarra saihestu asmoz.
  • Gure interesekoa den gaia zein espediente pean edo zein prozeduran dagoen kontuan izatea. Arautegiek ezartzen dituzten epeetara egokitzea ezinbestekoa da.
  • Eskatzen dena idatziz erregistratzea, telefonozko edo ahozko elkarrizketak izan badira ere.
  • Eskaera bat egiterakoan, alde interesatua garela adierazi eta egiaztatu, eskaeran hori hitzez hitz jarriz.
  • Administrazioari esku artean duen edozein gairen inguruko ingurumenaren gaineko informazio guztia eskatu dakioke. Horretarako, hurrengo web loturan Sustrai fundazioak argitaratua duen prozedura erabil daiteke: http://www.sustraierakuntza.org/como-solicitar-informacion-ambiental-instituciones
Bestelakoak:
  • Ikerketa baimenak promotore bati ematen zaizkio, aurretik antzeko proiekturik jasan ez duten lur sail “franko”etarako. Aldez aurretik antzeko proiektu bat jasan duten lur sailetarako ikerketa baimena ematekotan, lehiaketa publikoa izan behar da. Adibidez, Erreniagaren kasuan, Potasasi eginiko kontzesioak lehiaketa publikoa behartzeko balioko luketen ikertzen ari dira. Duela sei urte mota horretako hainbat baimen atera ziren lehiaketara...

2014/06/09

Aurtengo denboraldian inoiz baino baserritar eta azienda buru gehiagok Erdiz erabiliko dute / La temporada de este año bate el récord en número de ganaderos y cabezas de ganado que aprovecharán los comunales de Erdiz



Aurtengo denboraldian inoiz baino baserritar eta azienda buru gehiagok Erdiz erabiliko dute.

Lizartzuko, Belateko eta Erdizeko Baztango herri-bazkalekuen udako denboraldia duela gutxi hasi zen.

Urtero bezala Baztango herri-bazkalekuetako udako denboraldia maiatzaren 9an Lizartzun eta maiatzaren 31an Erdiz eta Belaten hasi ziren eta, azkeneko urte hauetako bideari jarraikiz Erdiz erabiliko duten baserritarren eta azienden kopuruak goiti egin du. Aurten 106 baserritarrek erabiliko dute Erdiz eta behi-buruak, 550 denera, Erdizen alatuko dituzte. Azken hamarkadetako datu hoberenak izan dira, iazko datuekin alderatuta 6 baserritar gehiago eta 50 behi buru gehiago. Gainera, aurten, lau zezen sartu dituzte. Datuek, bertze behin, Erdizeko bazkalekuak nekazaritzarako duen balioa agerian uzten dute.


Erdizekoarekin batera Lizartzun eta Belaten ere udako denboraldia hasi berri dute; bazkaleku horiei buruz iazko datu bertsuak dira. Lehenengorat 18 baserritarrek beren aziendak eraman dituzte denera 60 behi, 85 behor eta 200 ardi buru. Bigarrenerat, Belaterat, 25 baserritarrek 215 behi buru eraman dituzte eta bi zezen sartu.

Herri-bazkalekuek Baztango ekonomian duten garrantzia ikusirik, Udalak, aurten ere, bazkalekuak hobetzeko erabiltzaileekin bilerak egin eta inguru horietan hainbat hobekuntza egin ditu. Modu horretan Erdizen Artesiagako korlerako bidea hormigoizatu da, korlean zahorra bota eta askak errepasatu dira. Hiru bazkalekuetan ongarri ekologikoa hedatu da.
Bertzalde, Belate erabiltzen duten baserritarrekin hala erabakirik Belateko zohikaztegiaren iskindegia berritu da, askak errepasatu dira eta sasitza kentzeko lanak ere egin dira.
Hobekuntza lan horiek egiteko 15.000 € erabili dira.



La temporada de este año bate el récord en número de ganaderos y cabezas de ganado que aprovecharán los comunales de Erdiz.

Hace poco ha comenzado la temporada de verano en los pastos comunales baztandarras de Lizartzu, Belate y Erdiz.

Como cada año, ya se abrió en Baztan la temporada de verano en los pastos comunales, el 9 de mayo en Lizartzu y el 31 de mayo en Erdiz y Belate. Siguiendo la tendencia de los últimos años el número de ganaderos y cabezas de ganado ha aumentado. Esta temporada 106 ganaderos aprovecharán los pastizales de Erdiz con la entrada de 550 cabezas de vacuno en total. Son los mejores datos de las últimas décadas y comparados con los del año anterior suponen un aumento de 6 ganaderos y 50 animales. Por otra parte, esta temporada han entrado 4 toros. Nuevamente los datos constatan el valor que para la ganadería tienen estos pastizales de Erdiz.

Además de Erdiz, la temporada de verano acaba de comenzar también en los pastizales de Lizartzu y Belate, donde se han mantenido el número de entradas del año anterior. Los pastos de Lizartzu los aprovechan 18 ganaderos con un total de 60 vacas, 85 yeguas y 200 ovejas; y los de Belate 25 ganaderos con 215 vacas y 2 toros.

Vista la importancia de los pastos comunales para la economía de Baztan, este año también el Ayuntamiento con la finalidad de mejorar las condiciones de los pastos, ha mantenido reuniones con los ganaderos y se han llevado a cabo muchas mejoras. Como muestra, los trabajos de hormigonado de la pista a la manga o corraliza de Artesiaga, en Erdiz, así como el arreglo del firme de la corraliza con todo-uno y el repaso de los abrevaderos. Los 3 pastizales se han abonado con abono ecológico.

Por otra parte, acordado con los ganaderos usuarios de los patizales de Belate, se ha renovado el cerramiento de la turbera de Belate, se han arreglado los abrevaderos y se han hecho trabajos de desbroce.



Las mejoras han supuesto un coste de 15.000 €.

x